CABECERA IRATI POCTEFA
  • © masupu

 

Escalier Mendibel Garaziko Lakua

Hau da bizkar eta kasko sorta ederra. Sekulako ikuspegiak eskaintzen ditu Euskal Herriaren eta Bortuen gainean, Pirinioen gainean, alegia. Bidexka ez dago balizatua. Eguraldi ona dagoenean baizik ez dugu eginen. Derrigorrezkoa da plano xehatua eramatea.

Bagargiko lepotik jatetxearen ezkerretik pasatu eta Iratzabaletako leporaino iritsiko gara,  Schroth4 txaletaren gibeletik pasatuta. Iratzabaleta lepoan, GR 10 hartu (zuri-gorria) eta eskuineko bidexkari (N) jarraituko diogu bizkar batera iritsi arte. Handik 1,7 km-ra bidegurutze bat dago. GR alde batera utzirik, mendixkarat eginen dugu (N). Mendixka jo baino lehentxeago, bidegurutze bat dago: eskuineko bidea hartu (E), mendixka guztia berriz ere atzera egin (O), GRa gurutzatu, eta hego-mendebalderat eginen dugu Arthanolatze mendiko hegaletara iritsi arte.

 “Alternativa HRP” panelean, mendixka guztia igoko dugu kasko hartaraino. Gero, itxitura bat pasatu eta jaitsiera patarrari helduko diogu. Berriz ere itxitura pasatu eta mendixkan goti eginen dugu kaskoa jo arte. Hurrengo mendixkaraino jaisteko, mendixkan barna eginen dugu, ordoki handiak gurutzaturik. Hobekien markaturik dagoen bidexka hartuko dugu, mendixken azpitik doan huraxe. Bidexkari segitu, eta igoeran, oihan baten ondotik igaroko gara. Azken zatian, inguru zuhaiztu bat dago.

Bidexkatik atera, eskuinetik igo Mendibel aldera, eta behin ordoki txikira iristean, eskuinera eman eta kaskora igoko gara. Burdinkurutzeta lepoko mendixkak zeharkatuko ditugu. Gero, errepidea baino beherago dagoen sakana, lepotik Garaziko lakura jaisten dena. Artzain-etxolaren azpian, bidexkak ezkerreko ertza igotzen du (horia/berdea). Etxola bat dago. Norabide berean segituko dugu lakuraino, tarteka “Burdinkurutzetako erreka” gurutzaturik.  “Chalet de Cize” tabernara iritsiko gara. Bi errepideka gurutzatu eta GR markak topatuko ditugu, zuri-gorriak, alegia. Markei jarraituta, ibilbidearen hasierara iritsiko gara.

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This