CABECERA IRATI POCTEFA

Erreka Idorra interpretazio bidea

Erreka Idorretik Iratirako mugaz gaindiko bidea gure proiektu komunaren isla da eta Erreka Idorra zeharkatzea ahalbidetzen duen pasabideak gure ibaxen artean orain dela makina bat belaunaldi ehotzen diren loturak sinbolizatzen ditu.

Paseo erraz honetan Iratiko baso baliabideak nola erabiltzen ziren ikasiko duzu: mastak, arraunak, altzariak edo egur ikatza ekoizteko. Bertako flora eta faunaren aniztasuna ezagutuko duzu, baita basoetako natur aberastasunaren parte bat erauzteko erabiltzera iritsi ziren burdinbideak edo kable sistemak ere.

Gaur egun Iratiko bihotza taupadarazten jarraitzen duten jardueretako anitz Erreka Idorra interpretazio bidean erakusten dira, hori atari zabaleko museoko zenbait eszenategiz indarturik.

Irati Zaraitzu eta Aezkoako ibaxetako batzarrek eta Xiberoa eta Garaziko sindikata batzordeek kudeatu eta garatzen duten gune komuna da. Bide hau Zaraitzuko Batzarrak eta Xuberoako Sindikatak garaturiko mugaz gaindiko proiektuaren emaitza da. Toki ezkutu eta biziz beteriko toki honetara sartzera gonbidatzen zaitugu: Iratira

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This