CABECERA IRATI POCTEFA

Hegaztien bila

Naturazaleek Iratiko bazterrak maite dituzte, natura jori-joria baita, aberats-aberatsa. Gainera, negu pasa Iberiar Penintsulara edo Saharaz azpiko Afrikara doazen hegazti migratzaile gehienen pasabidea da nahitaez.

Lurraldearen erdi-erdian, Iratiko txaletak (Zuberoa) abiaburu egokia dira zeruan goiti doazen txoriak ikusteko edota inguru honetako espezie endemiko eta bakan ugariak ezagutzeko, hala nola ugatza (hezur hauslea ere erraten zaio), sai arrea edota okil gibelnabarra, azken hori bakana baita egiazki.

Harrera-lekuan behar den informazio guztia dute jendearen eskura hegazti espezieak ezagutzeko. Xiberoko Sindikatak, gainera, txorientzako janlekuak ezarri ditu Iratiko txaletetatik hurbil, jendeak aleren bat edo bertze hurbiletik ikus dezan.

Behin zer espezie diren jakin ondoren, Organbidexkako lepora joan beharra dago, txaletetatik hurbil baitago. Europa Mendebaldeko hiru migrazio tokirik garrantzitsuenetakoa da hegaztiendako, Falsterbo (Suedia) eta Détroit (Gibraltar) lepoekin batera. Uztailaren 15etik azaroaren 15era, milaka hegaztik lepo gaineko zerua urratzen dute herrialde beroetako eguzki bila joateko. Horrela, prismatikoek eta LPO-Txoriak Babesteko Ligako adituen aholku jakingarriek lagundurik, harrapari aunitz ikusteko parada izanen duzue (miru beltza, miru gorria, zapelatz liztorjalea), bai eta lertsun (kurrilo), zikoina, uso eta bertzelako hegazti aunitz ere.

LPO Col d’Organbidexka

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This