CABECERA IRATI POCTEFA

Elur jarduerak

Irati aldeak bi zentro ditu elur-jardueretan aritzeko, zein baino zein ederrago: Abodi (Zaraitzu) eta Iratiko Txaletak (Xiberoa). Irati-Abodi Mendi Gunea badira 25 kilometro balizatu baino gehiago, hainbat zirkuitutan banatuta. Pistak Pikatuako aduana zaharrean hasten dira, Otsagabitik 13,5 kilometrora, Larrañeko errepidean, hantxe baitago ipar eskiko estazioaren eraikin nagusia, bai eta pistetarako sarbidea ere. Pistak hiru eremutan daude: Zamukadoia (5 kilometroko joana eta 5 kilometroko etorria), Osabako Gurutzea (8 kilometro) eta Cerrillar (5 kilometro). Ezin hobeak dira ipar eskian ikasten hasteko eta hobetzeko. Kilometro aunitz oihan barnean doaz; beraz, eguraldi txarretik babesturik joanen gara ohol gainean aitzina, leku zoragarria gozatu bidenabar. Abodiko Zentrotik abiaturik, gainera, mendiko eskian ere badago aritzerik, bai eta elur-erraketa gainean ibiltzerik ere.

Ohiko pistez gain, elur ona dagoelarik, bertzelako bideak egiteko parada ere izanen dugu, guztiak ere aski interesgarriak, dela Abokiko mendian barna, dela Koixtako bidean beheiti (3,5 kilometro), Elurretako Ama Birjinaren ermitaraino iristeko. Irati, bere osoan, leku paregabea da ibilaldiak eta igoera txikiak egiteko, bai ski backountry bai telemark. Horrek askatasun irudia sortzen du, eta aukera ederra izanen dugu basa fauna ikusteko.

Irati bertze ikuspegi batetik ikusi nahi badugu, Arrazolatik Mendizarrera joan gaitezke, edo Iratiko Txaletetatik Okabera.

Iratiko Txaleten estazioak 28 kilometro ditu balizaturik elur-erraketetan aritzeko, lau pistatan banaturik. Hortaz landara, 14 kilometro dira erraketa gainean ibiltzeko. Zentroa Larrainetik hurbil dago, Mendebaldeko Europako oihanik handienetako baten bihotzean, eta 1.300 metrotik goiti. Taberna-jatetxeak duen terrazatik ederra da zinez ikuspegia mendi kasko elurtuak ikusteko.

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This