CABECERA IRATI POCTEFA

Jarduerak Iratin

Iratiko mendi bazter ikusgarriak paregabeak dira egiazki naturako jarduerak egiteko, zernahi urtarotan gabiltzala ere. Hamaika bide eta ibilbide ditugu mendian oinez eta bizikleta gainean (BTT) ibiltzeko, horietako aunitz ongi seinaleztaturik.  Gozamena da bi negu-estazioetan erraketetan aritzea eta, Abodi estazioan, baita ipar eskian ere. Bada zer aipa mendi kaskoetan: Orhi, Mendizar, Urkulu, Mendibel, etab., hemengo eta kanpoko mendigoizaleen gozamenerako. Horrez gain, Aezkoan badira oihan eta erreka-bazter aproposak ehizan eta arrantzan aritzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.

Bertzalde, ez ditugu atzenduko inguruko gaztandegiak eta bertze ekoizle batzuen lana ikusteko dauden bisita gidatuak, arras proposamen erakargarria baita hemengo artisautza eta bizimoldea ezagutu nahi duenarentzat. Arras eskaintza zabala da zinez bisita gidatuetan. Argibideak hainbat tokitan daude eskura, hala nola Otsagabiko Naturaren Interpretazio Zentroan, Donibane Garaziko Turismo Bulegoan eta foiletoan, Zuberoako Turismo Bulegoan, bai eta honako foiletoetan ere. 

 

Irati bi gurpilen gainean

Elur-jarduerak

Mendi-ibiliak

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This