CABECERA IRATI POCTEFA

Bidaia oihanaren bihotzeraino

 

Nafarroako Pirinioen bihotzean kokaturik, Zaraitzun hamabortz udalerri dira, guztiak ere natur bazter paregabeez inguraturik, ingurumenaren aldetik arras baliosak. Joria da egiazki biodibertsitatea. Izan ere, hortxe dira Orhiko kaskoa eta Abodi mendia nahiz Iratiko oihaneko pagadi sarriak; hortaz, aterperik onena da interes ekologiko handiko animalia eta landare espezie andanarentzat. Okil gibelnabarra, desman piriniotarra, piriniotar baso-igela. Landareetan ere bada zer aipa, hala nola poeten lilipa, neguko txilintxa, izar beltza edota urtziona.

Natur ondare erakargarri honetan era askotako paisaiak dira aipagarriak,

bai eta bidexka balizatuak ere. Horietako zenbait Iratiko Etxeetatik abiatu eta Irabiako urtegira doaz; ur-jauzi ederrik ere bada, edota Erreikaidorra bidexka.

Urtean noiznahi joan gaitezke Iratira oinez ibiltzeko, mendi eta gailurrik ezagunenak igotzeko, bizikletaz ibiltzeko edota Abodiko zirkuituetan elur-jardueretan aritzeko.

Erremendia ere toki ederra da, eta merezi du ikustea. Aezkoa, Zaraitzu eta Urraulgoitiren artean dago, eta bi bidexka balizatu daude inguru hori oinez zeharkatzeko.

 

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This