CABECERA IRATI POCTEFA

Iratiko bizikletaz eta oinez ibilaldiak ezagutzera eman ditu App batek

Dagoenekoz, 3D-ko gida elkarreragile bat dago eskura Android eta iPhonerako, Irati aldeko mendi-bideak oinez eta bizikletaz egiteko. App berria (Irati-Le 4 vallées) Face au Sud kartografia digitaleko garapen enpresak egin du, SASC IRATI mugaz gaindiko lankidetza proiektuaren baitan. Proiektu-buruak Zaraitzuko eta Aezkoako Batzar Nagusiak eta Garaziko nahiz Zuberoako Sindikata Batzordeak dira.

Aplikazioan 53 ibilbide ageri dira oinez egiteko, eta 11 mendiko BTTrako; haien artean, ibilbide handiak daude (GR) eta Mugaz gaindiko BTT ibilbidea, bai eta bertze ibilbide aunitz ere, haietariko zenbait balizatu gabe. Aukera paregabea, beraz, lurraldeari darion aberastasuna ikusteko, Iratiko Oihan ezagunetik azienda bazkan ari den bazkaleku handietaraino. Ibilbide bakoitzak bere azalpen-testua du, bai eta distantziari eta altuerari buruzko informazioa ere. Mapa elkarreragilean, gainera, hainbat gauza daude adierazita, hala nola jatetxeak, ostatuak eta naturari edo kulturari begira interesgarriak diren lekuak.

3D eta esperientzia murgilkorra

Aplikazioa aise erabiltzen da, eta internet-konexiorik gabe ere erabil daiteke; beraz, arras erabilgarria da mendian. Bere funtzioen artean, bi ikuspegi ematen ditu, airekoa eta lurrekoa. Lurreko kameraren mugimenduari esker, egin beharreko ibilbidearen xehetasunak ikusiko ditugu, eta gainera, Iratiko eremuan guztiz murgildua egotearen sentsazioa ematen du.
APLIKAZIOAN SARTU Irati

Interes handiko bertze funtzio batzuk ere baditu, hala nola 3D-n txertaturiko iparrorratza eta GPSa, arras erabilgarria lurrean dugun posizioa ikusteko bazterrak ongi ikusten ez direnean.

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This