CABECERA IRATI POCTEFA

Irati bi gurpilen gainean

Erabateko askatasuna zer den sentitu nahi baduzu, leku zoragarrian eta bi gurpilen gainean, zatoz eta ibili BTTko 16 pistetan, maila guztietakoak, den-denak BTT Irati zentroan. Zuberoa, Zaraitzu, Garazi eta Aezkoako ibarrek elkarrekin osaturiko Interreg ekimenaren baitan dago, mugak hausteko, harremanak egiteko eta jendea elkartzeko.

400 kilometro baino gehiago dira bizikletaz ibiltzeko, euskal mendiaren edertasuna ezagutzeko, pistak eta oihan barneko bidexkak arakatzeko, mendiko aintzirak ikusteko, eta Europako pagadirik handienean sigi-saga ibiltzeko.

6., 7., 8., 9., 10., 11., 12. eta 13. ibilbideak balizaturik daude eta I.M.B.A. araudiarekin bat homologaturik.

1., 2., 3., 4. eta 5. ibilbideak balizaturik daude, F.F.C. araudiaren arabera

Deskargatu foiletoa, bertan planoa, ibilbideak eta profilak baitaude.

Ezagutu Iratiko 3D moldeko app-a eta deskargatu Android edo iOs-erako.

 

Iratiko txaletak – Bagargiak barrena – Iratiko txaletak.

bagarkiak Ibilbide biribila. Oso erraza. Zailtasunik gabekoa eta pagadian murgildua. Eman arreta bigarren zatian, beharrezkoa baita galgatzen jakitea, bertzela oinez egin beharra. Luzera: 1,9 km Malda: 65 m Abiapuntua: Iratiko txaletak Ibilbide balizatua Track GPSX ZERBITZUAK Iratiko txaletak. UTM-ETRS89: 30 T 660713 / 4766949 Harrera eta informazio gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia, logelak, kanpina eta ipar-eskiko pistak.

Iratiko txaletak – Pelüsagaña – Murkhuillako lepoa – Xardeka – Iratiko txaletak

petrilarre

Ibilbide biribila. Erraza. Ori mendia eta Euskal Herriko mendien ikuspegi ederrekoa. Lepoen artean bidexketatik doa, baina gehiena pistetatik. Luzera: 14,80 km Malda: 360 m Abiapuntua: Iratiko txaletak Ibilbide balizatua Track GPSX ZERBITZUAK Iratiko txaletak. UTM-ETRS89: 30 T 660713 / 4766949 Harrera eta informazio gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia, logelak, kanpina eta ipar-eskiko pistak.

 

Iratiko txaletak – Üthürxarra – Paxula -(Iratiko etxeak)- Jauregizarreko lepoa – Murkhuilako lepoa – Iratiko txaletak

patxula Ibilbide biribila. Zaila. Jaitsiera oso maldatsua da. Hasiera eta itzulera \”Üthürkokotsa\” bide berberatik. Baina erdiko zatian, harroago murgiltzen gara Iratin barna. Luzera: 39,00 km Malda: 1.165 m Abiapuntua: Iratiko txaletak Ibilbide balizatua Track GPSX ZERBITZUAK Iratiko txaletak. UTM-ETRS89: 30 T 660713 / 4766949 Harrera eta informazio gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia, logelak, kanpina eta ipar-eskiko pistak. Paxula Parkina 3,4,5    Paxulako aparkalekura errepidea izanik, lehenagotik kotxe bat uzten ahal dugu Iratiko txaletetara itzultzeko. Iratiko etxeak 3,4,5 Paxulako aparkaleku ondotik bada aukera Iratiko etxeetako taberna-jatetxera urbiltzeko. Eta bertze BTT-bideekin lotzeko.

Iratiko txaletak – Murkhuillako lepoa – Debate – Ibarrondoako erreka – Koixta – Iratiko etxeak – Jauregizarreko lepoa – Leherra Murkhuila lepoa – Iratiko txaletak

debate Ibilbide biribila. Gogorra eta luzea. Pista sendoetatik doa, Debate eta Almorzadero ondorengo jaitsierak izan ezik. Xiberoko zatia gainetako larreetatik doa eta nafarra, izadi-pagadien barna eta erreketatik hurbil. Luzera: 49,50 km Malda: 1.640 m Abiapunta: Iratiko Txaletak Ibilbide balizatua Track GPSX TOKI OSO ZAILAK Debateko jaitsiera: Debate tokian arreta izan malda gogorra jaisterakoan, kilometro batetan bataz besteko aldapa, %22a baita, handiena %30a izanda. Almorzaderoko jaitsiera: Zati batzuk %18-ko maldakoak, eta bustita dagoelarik&nbsp; irriskorra bihurtzen da. Errepidea behin gurutzatu behar da. Arreta izan.<br />Bada goian errandakoa saihesteko aukera erraza: 7. ibilbidetik itzultzen eta errepidetik jaiste. ZERBITZUAK Iratiko txaletak. UTM-ETRS89: 30 T 660713 / 4766949 Harrera eta informazio gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia, logelak, kanpina eta ipar-eskiko pistak. Paxula parkina 3,4,5 Paxulako aparkalekura errepidea izanik, lehenagotik kotxe bat uzten ahal dugu Iratiko txaletetara itzultzeko. Iratiko etxeak 3,4,5 Paxulako aparkaleku ondotik bada aukera Iratiko etxeetako taberna-jatetxera urbiltzeko. Eta bertze BTT-bideekin lotzeko.

Pikatua-Cruz de Osaba-Cerrillar-Pikatua

cerrilar Ibilbide biribila. Erraza. Bide sendo eta zabaletatik doa; aldapa batzuk gogorrak baina motzak dituena. Pagadi barrenekoa baina Cruz de Osaba ingurutik Zaraitzu eta Pirineoko ikuspegi zabalekoa. Luzera: 9,70 km Maldal: 280 m Abiapuntua: Pikatua Ibilbide balizatua Track GPSX ZERBITZUAK Pikatua. UTM-ETRS89: 30 T 661815 / 4757867 Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia eta ipar-eskiko pistak.

Iratiko Etxeak-Embalse-Presa-Almorzadero-Iratiko Etxeak

Irabia

Ibilbide biribila. Erraza. Gehiena bide sendo eta zabaletatik doa; presa ondorengo igoera eta Almorzadero ondorengo jaitsiera ordea, bide estu-etatik. Urtegiaren ertzetik doa, izadi-pagadin barna. 7.A Zuzeneko ibilbidea. Oso erraza. Presarainoko joan etorriko bidea. Luzera: 20,20 km Malda: 535 m Abiapuntua: Casas de Irati Ibilbide balizatua Track GPSX ZERBITZUAK Iratiko etxeak. UTM-ETRS89: 30 T 654421 / 4761296 Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua eta askaldegia.

Pikatua-Almorzadero-Koixta-Pikatua

zamukadoia Ibilbide biribila. Erraza. Pago eta izaien barreneko bidea da, eta bide sendo eta zabaletatik doa. Luzera: 12,00 km Malda: 575 m Abiapuntua: Pikatua Ibilbide balizatua Track GPSX ZERBITZUAK Pikatua. UTM-ETRS89: 30 T 661815 / 4757867 Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia eta ipar-eskiko pistak.

Iratiko Etxeak-Pasarela-Jauregizarreko Lepoa-Ibarrondoa-Koixta-Almorzadero-Iratiko Etxeak

malgorra Ibilbide biribila. Zaila. Igoerak errazak dira, gogor xamarrak baina bide sendoetatik doaz; jaitsierak ordea, zailak eta irriskorrak (Pasarelan, Ibarrondoan eta Almorzaderon). Pago eta izaien barreneko bidea da eta erreketatik hurbilekoa. Luzera: 22,60 km Malda: 720 m Abiapuntua: Casas de Irati Ibilbide balizatua Track GPSX ZERBITZUAK Iratiko etxeak. UTM-ETRS89: 30 T 654421 / 4761296 Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua eta askaldegia.

Pikatua-Abodi-Paso Alforjas-Almorzadero-Koixta-Pikatua

koixtaIbilbide biribila. Erraza baino luze xamarra. Bidea, orohar zabala eta sendoa da. Abodiko larreetan 360ºtako ikuspegi zabalaz gozatuko dugu. Eman kasu behelainorik balego. Luzera: 24,40 km Malda: 675 m Abiapuntua: Pikatua Ibilbide balizatua Track GPSX ZERBITZUAK Pikatua. UTM-ETRS89: 30 T 661815 / 4757867 Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia eta ipar-eskiko pistak.

Pikatua-Abodi-Paso Alforjas-Almorzadero-Iratiko Etxeak-Pasarela-Jauregizarreko Lepoa-Ibarrondoa-Pikatua

abodi Ibilbide biribila. Zaila. 10.bidetik Almorzaderoraino joanen gara, non 9. bidetik jarraituko dugun. Urtxuria Ibarrondoako errekarekin elkartzean Pikatuara igoko gara 7. bidetik. Luzera: 31,60 km Malda: 1.125 m Abiapuntua: Pikatua Ibiladi balizatua Track GPSX TOKI OSO ZAILAK Almorzaderoko jaitsiera: Luzera: 1.600metro. Malda: 300metro Zati batzuk %18-ko maldakoak, eta bustita dagoelarik; irriskorra bihurtzen da. Errepidea behin gurutzatu behar da. Arreta izan. Bada goian errandakoa saihesteko aukera erraza: 7. ibilbidetik itzultzen eta errepidetik jaisten. Errekaidorreko pasarela: Luzera: 120metro. Malda: 40 metro jaitsi behar dira. Bide zati honek trebezia handia eskatzen du. Malda handikoa, estua eta irriskorra da. Ibarrondoako erreka: Erreka harrotua jeisten bada ezin da gurutzatu. 50 metro lehenago bada errekaren eskuineko ertzetik oinez jarraitzeko aukera, 200 metrotan bidexka estutik. ZERBITZUAK Pikatua. UTM-ETRS89: 30 T 661815 / 4757867 Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia eta ipar-eskiko pistak.

Arrazola – Ermitaldea – Orbaizetako Ola – Larraun Auzoa – Arrazola

ermitaldea Ibilbide biribila. Oso erraza eta motza. Bide zabaletik eta zementozko pistetatik doa. Soro, borda, baserri eta ikuiluen arteko bidea da. Orbaizetako Ola ikusteko aukera. Larraun auzoko ikuspegi zabalekoa. Luzera: 6,50 km Malda 160 m Abiapuntua: Arrazola Ibilbidea balizatu gabe Track GPSX ZERBITZUAK Arrazola. UTM-ETRS89: 30 T 646280 / 4762614 Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, aparkalekua eta askaldegia.

Arrazola – Ermitaldea – Azpegi – Ursario – Biorkorle- Arrazola

ursario Ibilbide biribila. Motza, baina zaila. Igoera, pagadian barna, bide zabaletik doa, eta jaitsiera, bidexka nagusirik gabe, nahiko zaila. Ursario eta Biorkorlen arreta handia eman behar da oso teknikoa delako. Luzera: 14,30 km Malda: 420 m Abiapuntua: Arrazola Ibilbidea balizatu gabe Track GPSX ZERBITZUAK Arrazola. UTM-ETRS89: 30 T 646280 / 4762614 Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, aparkalekua eta askaldegia.

Arrazola – Ermitaldea – Orbaizetako Ola – Txangoa – Arnoztegi – Azpegi – Arrataka – Anbulolatz – Biorkorle – Arrazola

txangoa Ibilbide biribila. Gogorra. Pagadi ederra eta erreka ugari Txangoako errekan barna, gainkaldean malda oso gogorra. Bentartea eta Done Jakue bidean pista erosoa; Arnoztegi eta Anbulolatz bitartean bidexka ugari aukeratzeko, eta bertako haziendak han hemenka larre zabaletan. Biorkorlen bada zati oso zaila. Luzera: 27,70 km Malda: 660 m Abiapuntua: Arrazola Ibilbidea balizatu gabeTrack GPSX ZERBITZUAK Arrazola. UTM-ETRS89: 30 T 646280 / 4762614 Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, aparkalekua eta askaldegia.

Arrazola – Irabia – Burdinzokoa – Almorzadero – Iratiko etxeak – Irabia – Canal de Irabia – Landagoien – Arrazola

burdinzokoa Ibilbide biribila. Ez da erraza. Luzea da. Iratiko basoa zeharkatzen du. Bidea era guztietakoa da, bai bidexka teknikoa, bai bide zabala, bai zementozkoa edo asfaltozkoa. Pagadian barna eta urtegi ertzetik doa. Almorzaderotik beheruntz bide irriskorra, eta Urtegiko kanalekoa oso teknikoa. Luzera: 36,80 km Malda: 895 m Abiapuntua: Arrazola Ibilbidea balizatu gabe Track GPSX ZERBITZUAK Arrazola. UTM-ETRS89: 30 T 646280 / 4762614 Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, aparkalekua eta askaldegia.

Arrazola – Irabia – Burdinzokoa – Almorzadero -Koixta – Pikatua – Alforjas – Auztarri – Berrendi – Orbaizeta – Arrazola

berrendi

Ibilbide zirkularra. Arras luzea eta gogorra. Iratiko pagadi-izeidia gurutzatzen du. Itzulbidea, berriz, Abodiko eta Berrendiko soilguneetan barna, ikuspegi zabalekoak. Belarrezko bidexkan, oihan pistan eta asfalto gainean (gutxi) ere ibiliko gara. Arras egokia egun osoan egiteko. Luzera: 58,30 km Desnibela: 2.236 m Hasiera: Arrazola Ez dago balizatua Track GPSX ZERBITZUAK Arrazola. UTM-ETRS89: 30 T 646280 / 4762614 
Harrera eta argibide gunea, garbiketa egiteko tokia, tresnak, dutxak, aparkalekua eta askaldegia.

Paxula (anexo)
Patarbeltza
Okabe
Gran recorrido Irati BTT eléctrica
© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This