CABECERA IRATI POCTEFA
  • © lemérou

Escalier Arthanolatze

Ibilbide honek sekulako ikuspegiak ditu Escaliers kaskora eta Arthanolatze mendira, biek ere Zuberoa eta Nafarroa Behera baitute mendean. Ibilbide hau eguraldi ona delarik baizik ez da egin behar.

Bagargiko lepotik ezkerretara joko dugu, jatetxetik hurbil, Iratzabaletako lepora iritsi arte. Gero, igotzen hasiko gara tiro-postuei jarraiki. Escaliers kaskoaren azpian, eskuin emanen dugu Larrañeko ibar gaineko mendi-bizkar eder batera. Ondoren, mendixkaz mendixka joanen gara Escaliers kaskora iritsi arte, eta Arthanolatze mendia igoko dugu. Ezkerretik jaitsiko gara, behean Iratiko Txaletak eta Orhi mendia dakuskigula. Ondoren, pistari segitu, eta bigarren bihurgunean, zuzen jaitsiko gara. Pistan, ezkerreko bidea hartu eta Iratzabaletako lepora iritsiko gara. Txaletera pistan goiti igoko gara, eta gero, errepidean goiti.

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This