CABECERA IRATI POCTEFA

Uztailaren 2an Irati Lau Ibarrak Elkarteak Iratiko Festa ospatuko du

Jardunaldi hau Aezkoa, Zaraitzu, Xiberoa eta Garaziko ibarren mugaz gaindiko elkarlanaren emaitza da
Irati-Abodi mendi gunean ospatuko de jai honek, goizeko 11etan izango du hasiera, tokiko agintariek egingo duten harrera ekitaldi batekin. 12etan trashumantziaten eta komunalen inguruko solasaldia egondo da. Hitzaldia frantsesera, gaztelaniara eta euskarara itzuliko da, bertaratzen diren guztiek edukia jarraitu ahal izan dezaten.
Ekitaldi nagusietako bat zikiro herrikoia izango da, eta aurretik izena eman duten Zaraitzu, Aezkoa, Xiberoa eta Garaziko pertsonak bilduko dira bertan. Egun osoan zehar, bertako produktuen eta tokiko profesionalen azoka bisitatzeko aukera egongo da, Xiberoko Zohardia y Zaraitzuko Kantuz musika taldeek girotua.

Irati Lau Ibarrak Elkartea
Irati Lau Ibarrak elkartea, jaiaren antolatzailea, Iratiko lurraldea osatzen duten lau ibarren arteko lankidetzatik sortu da, Aezkoa eta Zaraitzuko batzarrek eta Xiberoa eta Garaziko Batzorde Sindikalek bultzatuta, naturagune horren kudeaketa bateratuan eta Irati POCTEFAn hasitako garapenean lan egiten jarraitzeko.

 

Irati Lau Ibarrak grupo
© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This