irati.org - Urkuluko dorrea
seguro de salud del estado de missouri comprar proscar ojo doctor rochester ny
Inprimatu

Urkuluko dorrea

Urkuluko dorrea

Urkuluko dorrea Orreagaren eta Azpegiko mendatearen artean, 1.420 metroko altitudean, Urkuluko dorrearen aurriek diraute zutik, muga piriniarraren sinbolorik zaharrenetakoek.

Egun mendebaldeko Pirinioetako muga pasabide nagusia Irunen dago, kosta kantabriarretik hurbil. Orain dela 2.000 urte, aldiz, Pirinioez gaindiko jario gehienak (merkataritza, militar, erlijio, e.a. bideak) Nafarroako Pirinioen bihotzetik igarotzen ziren, Orreaga eta Orbaizetaren artetik. Haitzarte horietatik, mila metrotik gorako hainbat mendiren artetik, Bordele-Astorga erromatar harbidea zihoan, Paubetik eta Iruñetik ere pasatzen dena. Antzinako bide hori XI. mendetik aurrera Done Jakue bide garaia bera izan zen; hori Donibane Garazitik abiatu eta Bentartea lepotik (1.409 metro) igotzen da, hortik Orreagara Astobizkar (1.506 metro) eta Ortzanzurieta (1.569) mendien artetik iristeko.


Monumentu erromatarra
Orbaizetako udal barrutian kokaturik (Aezkoa), 205. eta 206. mugen artean, Urkulu mendia eskualdea zeharkatzen duten antzinako ibilbide eta bideetatik ikus daiteke. Hori izan zitekeen mendiaren buru gisako dorre zirkularra hor eraikitzeko arrazoia. Dorrea Europan geratzen diren horrelako monumentu bakanetako bat da. Haren jatorriaren proba erabakigarririk ez badago ere, Kristo aurreko I. mendean Hispania eta Galia, Akitaniaren konkistaren ondoren, inperioan sartu izanaren oroitzapenezko dorre erromatarra da ziur asko.
«Dorrea, jakina, ongi diseinaturik dago, eta lehorrean eraikirik, ez lurrez ez karez, ezta, gero egin zen bezala, zementuz ere, eta horrek ohiko egitura erromatarra dela pentsarazten du», dio Jose Etxegoien historialari aezkoarrak.
Dorreak lezakeen jatorri erromatarra María Ángeles Mezquíriz eta Jean Luc Tobie arkeologoek ere, Urkulun 1989 eta 1990ean eginiko indusketa hispanofrantziar baten egileek, bermatzen dute. María Ángeles Mezquírizen aburuz, monumentu horien betekizuna «baketuriko lurraldearen mugak eta herri erromatarraren indar militarra gogoraraztea» zen. Oro har, horrelako monumentuak konkista arrakastatsu baten bukaeran eraikitzen ziren eta haien kokapena muga politiko edo natural bat izaten zen, Pirinioen kasuan esaterako.


Mugako talaia 

Egun Urkulura iristeko, Orbaizetako arma olatik igotzen den errepidetik joan, Azpegiko mendateraino (212. muga), eta lurralde frantziarrean barna Arnoztegi parajeraino (205. muga) itzulingurua egin daiteke, eta hortik hasten da igoera (hogeita hamar bat minutu). Urkulura igotzeko beste era bat -alde honetako mendizaleen ohikoena- Orbaizetako arma olatik abiatzen den pista hartu eta Azpegiko aterperaino igotzea da, non, ezkerraldean, Urkuluko magalera Soroluze lepotik eramaten duen bidexka hasten baita. Bidea luzeagoa den arren (bi ordukoa olatik edo ordubete Azpegiko aterpetik), igoera horrek monumentu megalitikoek zipriztinduriko paisaia ederra begiesteko aukera ematen du. Monumenturik ezagunenak Azpegiko harrespilak eta Soroluzeko trikuharria dira, baina badira inguru horretan gizakia orain dela zenbait milurteko bizi izan zela erakusten duten beste anitz. Bistak, gailurretik, ikusgarriak dira. Zuzen-zuzen, mendebaldetik, kosta kantauriarra 56 kilometrora dago eta egun argitsuetan Biarrizko faroa garbiki begiztatzen da. Ipar-ekialdetik, Errotzate mendi puxkaren atzean, Orhi mendiaren tontorra agertzen da. Eta hegotik eta hego-ekialdetik, Ortzantzurieta mendia, arma ola eta Berrendi-Abodi mendilerroa ikusten dira.

 

comprar cialis transferencia bancaria comprar priligy en espana ciprofloxacino normon comprar viagra en espana comprar ventolin online donde comprar levitra mexico