CABECERA IRATI POCTEFA

Azpegiko estazio megalitikoa

Hasiera: Azpegiko aterpea. Hara iristeko, Orbaizetako olatik pista bat hartuko dugu elizaren ondoan eta pagadi batetik errekarekiko paraleloan igoko gara, ezkerraldean Nabala eta Txangoarako bideak utziz (2,8 bat km).

Ibilbidea pista beretik igotzen hasten da, basotik atera eta handik metro gutxira utzi behar da larreetan sartzeko, non Azpegi I eta Azpegi II trikuharriak aurkituko baititugu. Toki horretatik, ibilbideak adar pare bat du. Ezkerraldean, bidea Soroluzeko bizkarrera igotzen da, non izen bereko trikuharria eta harrespila baitaude; metro gutxitara, XIX. mendeko lubakiak eta, inguru osoa menderatuz, Urkuluko gailurra eta bertako dorre erromatarra ikusten dira. Behera jaitsi eta beste adarrak Azpegiko harrespiletara eta Azpegi III eta IV trikuharrietara eramanen gaitu, bizkargune izenkidera. Pistatik itzuliko gara.

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This