Irati lur-eremu zabala da (17.195 Ha). Antzina-antzinatik probestu izan da abereek bazkatzeko, egurra ateratzeko eta ehiza egiteko. Mendiz inguratutako eremua da, eta haren zatirik handiena Aezkoa eta Zaraitzu ibarretakoa da.

Balio natural eta ekologiko handikoa da; izan ere, bertan dago Europako izeidi-pagadirik handienetako bat. Basoko zenbait alderditan natura babesteko izendapenak sortu dira, besteak beste, HBBEak, ERRETSERBA INTEGRALAK, NATUR ERRETSERBAK eta aurki BIL (Batasunerako Intereseko Lekua) bat izendatuko da. Pagoa nagusitzen da Iratin, baina, kopuru txikiagoan, izeiak eta kalitatezko larreak ere badaude. Irati ezagutzeko honako aukera hauek daude: seinaleztaturiko bideetan ibiltzea, zeharkaldiak egitea, mendiko bizikletaz ibiltzea....
Aezkoa eta Zaraitzu Ibarretako Batzordeek, Iratiko Oihanaren kudeatzaileek, alegia, bisitariak errealitate honetara hurbildu nahi dituzte bien artean prestaturiko web orri honen bidez. Erabil ezazu.
 
 
© Atxatxuri Digital