Iratiko Oihana izen bereko ibaiaren arroko goialdean zehar zabaltzen da. Bertan ere Iratiren ibaiadarrak daude: Egurgio, Arratzariena, Kakolla, Txangoa... Mendiz inguraturiko lekua da; garaienak ondokoak dira: Orhi (2.021 m), Harsudurra-Eskaleak (1.472 m), Okabe (1.456 m), Urkulu (1.424 m), Ortzanzurieta (1.570 m), Berrendi-Abodi (1.537 m) eta abar. Horiek zuhurki gorde dute oinetan duten altxorra.

Erliebe topografiko konplexua dauka, malkar eta erreka ugari ditu, denak Irati ibaira isurtzen dutenak. Irati ibaia Elurretako Ama Birjinaren ermitaren ondoan jaiotzen da, Urtxuria eta Urbeltza batzearen ondorioz. 4 km beherago Irabiako Uharkak ibaiaren ura biltzen du.
Disfrutatu eta errespeta ezazu.
 
     
 
© Atxatxuri Digital