 |
Edozein natur eremua, babestuta egon nahiz
ez egon, hauskorra da berez. Bere balioa
guztiz lotuta dago kontserbazio mailarekin
eta beste hainbat faktorerekin. Horregatik, natur gunea
bisitatzen dugunean zaintzeko konpromisoa
hartu behar dugu; tentuz ibili behar
dugu animalien eta landareen bizitza ez asaldatzeko, hondakinak
nonahi ez uzteko, nahiz
eta, askotan gertatuko den bezala, ontzirik ez egon.
Babestutako Natur Eremuetan kontuan hartu ondoko arau
hauek: |
 |
Ez kanpatu, ezta karabana eta furgonetetan
gelditu ere. Horretarako kanpinetara joan behar da. |
 |
Sua egiteko tokiak daude. Horiek erabili eta ez egin
beste inon. |
 |
Zakurrak lotuta eraman behar dira, faunari eta aziendari
trabarik ez egiteko. |
 |
Errespeta ezazu basoko fauna, azienda, landareak eta
ondarea. |
 |
Ezin da basoko pistetara sartu ibilgailuekin; soilik
lanera joaten direnak sartzen ahal dira. |
 |
Produktu naturalen barrutiak errespeta itzazu. |
 |
Ez egin zaratarik. |
 |
Zaborra bota ezazu edukiontzietan, edo bestela, inguruko
herriren batera eraman. |
 |
Laino itxia badago hobe duzu mendian ez ibiltzea. |
 |
Eskiatzeko garaian ez ibili honako ibilbide hauetan:
Cerrillarkoan, Abodikoan eta Koixtatik Pikatuara joaten
denean. |
 |
Ehiza garaian (udazkena) ez molestatu postuetan dauden
ehiztariak, bereziki Mendilazko ibilbidean. |
 |
Kasu egin mendizainek esandakoari. |
 |