Ibilbide
klasikoa, uharka osoa inguratzen
du eta bi bailaretatik egin daiteke. Aezkoatik
abiaturik, hasierako argibide-taula uharkaren
presatik hurbil dagoen aparkalekuan dago (830
m). Lehenbiziko tartea “Plaza Beunzako Bidea”
izenekoa bera da, Antxorena etxeko aurriak dauden
soilguneraino. Uharka inguratzen duen bidezidorretik
jarraituko dugu eta zementuzko zubi bat gurutzatu
ondoren, beste aldera joko dugu, antzinako basozainen
etxea zegoen tokiraino –egun basozainen
etxea erabili gabe dago-. Metro batzuk egin eta
gero, Elurretako Ama Birjinaren
ermitatik Irabiako uharkaren presarantz doan mendi-pista
aurkituko dugu. Abialekura itzultzeko, uharka
inguratzen duen bidetik jarraitzea besterik ez
dago. Elurretako Ama Birjinaren ermita aldera
joateko, basozainen etxean Zabaletako Bidea (SL-NA
63A) har dezakegu. Ibilbide hau kontrako norabidean
ere burutu daiteke, Zaraitzuko Elurretako Ama
Birjinatik abiturik.
|