Ibilbide
laburra, baina ederra, oso. Abiapuntua: Irabiako
uharkako dikera sartzeko aparkalekua
(830 m.) (Lehenbiziko tartean, “Irabiako
Uharkari itzulia” izenekoa bera da). Ibilbidea
presaren gainetik igarotzen da, aldaparik gabeko
bidezidor eder
batetik, uharkaren ondo-ondotik. Bideak basoaren
soilgune batera garamatza, Antxorena
etxearen aurrietaraino,
hain zuzen ere. Leku horretantxe Irabiako Uharkari
itzuliaren ibilbidea utziko dugu, eta poliki-poliki
gora doan pista hartuko dugu. Pista horretatik
jaitsiko gara ia-ia uharkaren dikeraino. Pista
utzita, xenda batean 200 bat metro egin ondoren,
uharkaren hormaraino iritsiko gara.
|