Abiapuntua:
Arrazolako harrera-lekua (835m.).
Lehenbiziko tartean (“Anbulolatz”
ibilbide berea), bideak gora egiten du Orion aldera,
errekaren eta pistaren ondo-ondotik doan bidezidor
baten barna. Orionziloko askan bidea basotik ateratzen
da eta Azalegiko tontorreraino
(1.165 m.) igotzen da larreetan barna (ikuspegi
apartak tontorretik). Bertan
1936ko gerra garaiko zementuzko tunel bat dago.
Gailurretik beheiti, sobera ongi markatu gabeko
bidezidorretatik jaitsiko gara, San
Esteban ermita
(1.080 m.) topatu arte -60. hamarkadan berreraiki
zuten-. Arrazolarako jaitsiera bizi-bizia da,
oso malda pikoa baita.
|