Abiapuntua:
Arrazolako harrera-lekua (835
m.). Lehenbiziko tartean (“Azalegi-San
Esteban ermita” ibilbide berea), bideak
basoan goiti egiten du Oriongo larre aldera,
errekaren eta mendi-pistaren ondo-ondotik doan
bidezidor baten barna, hain zuzen ere.
Orionziloko askan Azalegiko bidea utzi eta pagoen
eta ezpelen arteko xenda estu-estua
hartuko dugu larreetaraino iritsi arte. Horixe
izanen da ibilbidearen punturik gorena (1.020
m.). Mendi-bizkar soildu batek eramanen gaitu
berriz pagadira; Anbulolatz
izeneko leizeetatik eta Hiru
Besangako Pagoaren ondo-ondotik (Monumentu
Naturala) igaro ondoren, hasierako bidetik Arrazolara
itzuliko gara.
|