Abiapuntua:
Orbaitzetako Ola (820 m.).
Itolatz izeneko basoan barnako ibilbide ederra
da -espezie asko dago bertan-. Lehenbiziko tartean,
pagadi ederren artean doan xenda maldatsua hartuz
gero, Arlekia izeneko gazteluaren
aurrietara (1.020 m.) iritsiko
gara. Gaztelu zahar honek hiru solairu-garaiera
du eta ibarrari begira dago. Gotorlekua bisitatu
ondoren, atzera egin eta bide nagusira itzuliko
gara. Pagadian barnako bidezidorra
da; gora joaten da mendi-leporaino -alanbre-hesi
bat ikusiko dugu-. Ezpelen eta iratzeen arteko
xendak Lauzaran mendi-leporaino (1.005 m.) eramaten
gaitu. Handik hasten da jaitsiera, pinu-sail
baten barna, beste mendi-lepo txiki bateraino.
Ezkerreko bidea utziko dugu -Usategieta-Nabalara
joaten dena, alegia- eta Itolatz errekaraino
jaitsiko gara. Erreka igarota, mendi-pista hartu
eta Orbaitzetako Olara iritsiko gara.
|