Abiapuntua:
Azpegiko aterpea
(980 m.) -Orbaitzetako Olatik hartua-. Ibilbide
hau oso pagadi berezi batetik igarotzen da, lur
karstiko ezin ederrago baten
barna, Mendilatz natur erreserbaren
ondo-ondoan.
Lehendabiziko tartean gora egiten du, “Mendilatz”
izeneko ibilbide beretik, Azpegiko leporaino (1.055
m.); hortxe ikusiko ditugu Nafarroako monumentu
megalitiko garrantzitsuenak -trikuharriak
eta harrespilak, besteak beste- (megalitoen bidea
ibilbide tematiko seinaleztatua da). Ondoren,
basoan sartuko gara Arratakako iturrira iritsi
arte. Itzulera, basoa inguratzen duten larreetatik
eginen dugu, Azpegiko lepoan barna, alegia.
|