Abiapuntua:
Elurretako Ama Birjinaren harrera-lekua
(855 m). Irabiako uharkara
doan baso-pista hartu eta laster, bidexka bat
aurkituko dugu. Bidexka horri “de los barranqueadores”
deitzen zaio. La Cuestión
eta Zabaleta mendien hegoaldeko mendi-mazelatik
eta Erroiarriako harkaitzen gainetik ibiliko gara.
Handik Irati errekaren ibarra ikusteko aukera
izanen dugu.
Berriz ere pistara iritsirik, jarraituko dugu
Basozainen etxeraino, uharkaren
bukaeraraino, hain zuzen -egun basozainen etxea
erabili gabe dago-. Itzultzean, tarte batean bidezidorra
dago, pagadien artean eta Zabaleta errekaren ondoan;
eta bestean, arestiko pista. Basozainen etxean
SL-NA 53C (Irabiako uharkari itzulia) ibilbidea
har daiteke.
|