Abiapuntua:
Elurretako Ama Birjinaren harrera-lekua
(855 m.), argibide etxolaren ondoan. Urbeltza
ibaiaren ezkerreko ertzean gora egiten duen pista
hartu eta sigi-sagan goiti jarraituko dugu, ur
gardeneko erreka horren ondotik.
Xenda bide zaharra da, baso-pista
egin baino lehenagokoa. Baso-pistak Austegia delako
bazterrera garamatza: bertan izeidi ederrak daude
eta Itsuosin ur-jauzitik (El
Cubo izenaz ere ezaguna da) hurbil igarotzen
da. Aldapa motz batetik segi eta bidexka arestiko
pistan bukatzen da. Handik erraz itzul daiteke
Elurretako Ama Birjinaren ermitara.
|