Ibilbide
laburra, baina ederra,
oso. Duela gutxi jarritako kartelak
hango zuhaitz eta zuhaixkez mintzo zaizkigu. Abiapuntua:
Elurretako Ama Birjinaren harrera-lekua
(855 m.): handik Iratiko Etxeetako aurriak
eta XVIII. mendeko gotorleku baten hondakinak
ikustera joan daiteke. Elurretako Ama Birjinaren
ermita 1954. urtean eraiki zuten
oholtxo-teila tradizionalak erabiliz. Barruko
irudiak Bartolozzi-Sotesek egin
zituen. Ermita igaro ondoren, basoan sartuko gara.
Geroago, Urtxuria erreka zeharkatu
beharko da. Udan ur gutxi izaten da, beraz, ez
dago arazorik. Halere, beti pasa daiteke oinutsik.
|