Abiapuntua:
Koixtako uharka (955 m.). Elurretako
Ama Birjinaren ermita (855 m.) eta Koixta arteko
biderik laburrena da. Ez du zailtasunik, zabala
da, egurra ateratzeko erabili baitzen. Bide erdian,
amildegi baten gainean kokaturiko
Akerreria begiratokira (1.150
metro) desbideratzeko (200 m.) aukera dago.
Aldapa piko baten ondoren, bidea Elurretako
Ama Birjinaren ermitara iristen da. Azken
zatian bideak bat egiten du Zentzumenen ibilbidearekin
(SL-NA 61A). Ibilbide hau Koixtakoarekin lotu
daiteke, hasierako abiapuntura iristen delarik.
|