Antzinako
Koixtako bide zaharra dugu hau. Abiapuntua: Elurretako
Ama Birjinaren harrera-lekura iritsi
baino 300 metro lehenago (855 m.). Xenda
estua eta malkartsua da, batzuetan
zaila egiten dena; beraz, haurrentzat eta mendian
ohituta ez daudenentzat ez oso egokia. Alabaina,
paraje eder-ederrak zeharkatzen ditu bide honek,
pagadi eta izeidien
artean, Urtxuria errekaren ezkerreko bazterrean
barna.
Bidea baso-pista batean bukatzen da, Koixtako
uharkatik kilometro batera. Puntu horretan
bi aukera daude: etorri garen bidetik itzuli,
edo Iratiko Etxeetako Bide Zaharra (SL-NA 60A)
hartu.
|