. Goñiburuko Begiratokia . Abodiko gainak . Koixta . Iratiko Etxeak
. Zentzumenen Ibilbidea . Urbeltza ibaia . Zabaletako Oihana . Cerrillar
. Ursarioko Basoa . Mendilatz . Arlekia-Lauzaran . Anbulolatz
. Azalegi-San Esteban . Plaza Beunza . Irabiako Uharkari Itzulia . Los Paraísos-Erlan
 
 
Iratiko Oihana natur gune oso ederra da urte osoan zehar. Paisaia ñabardurez beterik agertzen zaigu urtaro bakoitzean: udaberrian, hosto berde-berdeak; udan, abereentzako larre horixkak; udazkenean, hostoak hamaika kolorez janzten dira; eta neguan, isiltasuna eta, tarteka, elurraren zuritasuna nagusi dira...
Aktibitate anitz egin daiteke bertan, esaterako, ibilaldiak eta zeharkaldiak oinez zein mendiko bizikletaz, mendi-igoerak eta elurretako kirolak -erraketekin ibili, iraupen eskia egin Abodin, ea-. Beraz, urtaro guztiak ezin hobeak dira inguru honetaz gozatzeko.
Jarraian Iratiko Oihanean barnako 16 ibilbide eskaintzen dizkizuegu. Arreta handiz aukeratu dira eta horietan barna ibiliz gero, basoa barru-barrutik ezagutzeko aukera paregabea izanen duzue. Hemen aurkezten dizkizuegun ibilbide guztiak seinaleztaturik daude berdez eta zuriz eta abiapuntuan argibide-taula aurkituko duzue. Ibilbideek 10 kilometro baino gutxiagoko luzera dute. Oro har, adin guztietakoek egin ditzakete.
Goiko laukietako xendetan sakatu gehiago jakiteko.
Otsagi , Orreaga (urte osoz) eta Garraldako (goi aldian) informazio eta turismo bulegoetan zalantzak argituko dizkizuete.
Gainera, goi denboraldian Arrazola eta Elurretako Ama Birjiñan Iratiko informazio guneak daude.
 
     
 
© Atxatxuri Digital