Abeltzantza oso garrantzitsua izan da Iratin.

Zaraitzun 40.000tik gorako ardi txurra buru izan ziren garai batean, eta oraindik ere hainbat artalde jaisten da Bardeetara Zaraitzuko Errege Altxonbidean barna.
Aezkoan berriz, ardi latxa da nagusi; Behe Nafarroako bazketan ematen zuten negua, baina orain artalde gutxi batzuk jaisten dira. Aezkoako ardiak Erriberara joaten ziren Aezkoako Errege Altxonbidean barna.

Iratiko bortuetan, besteak beste, honako animalia hauek bazkatzen dute:
behigorriak: duela gutxi arte desagertzeko arriskuan egon dena (azken buruak eskualde honetan mantendu ziren)
Aurizko behorrak: burdi-abere bikaina, azken urteotan gutxiago erabiltzen dena.

 
     
 
Aipatzekoak dira alturako larreak, izugarrizko ezaugarri bereziak dituztenak, eta Batasunerako Intereseko Lekuak (BIL) izendatu direnak.
 
 
© Atxatxuri Digital