Baso-ustiapena Iratin:
baso antolamendu planen arabera egiten da
Aezkoa eta Zaraitzurako diru-sarrera garrantzitsua da

Herri-basoa izanik, herritarrak aprobetxatzen dute:
egurra etxerako
produktu naturalak

Herri basoak oso garrantzitsuak ziren bertako bizilagunentzat: zuhaitzak etxeak eraikitzeko eta egurra zein ikatza egiteko erabiltzen zituzten; ezkurrak eta hostoak, abereei jatekoa emateko; basoko produktu naturalak, elikatzeko; eta abar.
 
 

XVIII. mendeaz geroztik, Espainia eta Frantziako Armadek ustiatu zituzten bertako basoak izeien eta pagoen zura ezin hobea baitzen itsasontziak eraikitzeko. Egurra basotik ateratzeko, almadiak sortu zituzten, hau da, enborrekin baltsak egiten zituzten ibaian barna garraiatzeko. XX. mendearen hasieran enpresa pribatuek teknika berri bat sortu zuten, alegia, enbor solteak garraiatzea arroiletan barna. Geroago, kablearen bidezko garraioa egin zen. Egun, mendi-antolamenduko planetan oinarritzen da baso-ustiapena, teknika berriak erabiliz. Mendi ustiapena garrantzitsua da bai Zaraitzun bai Aezkoan, diru-sarreren iturri nagusietariko bat izaten baita.

 
     
 
© Atxatxuri Digital