Ehiza eta arrantza Iratin betidanik praktikatu dira.
Usoa eta oilagorra: Usoak ehiztatzea izan da garrantzitsuena eta tradizionalena: usoak harrapatzeko, sareak erabiltzen zituzten mendi-lepoetan. Egun eskopetarekin ehizatzen dira. Ehiztariak usategietan jartzen dira: Iratin usoak ehizatzeko sei gune daude. Usategi batzuk enkantera ateratzen dituzte, diru-sarrera txiki bat lortzeko
Usoez aparte, gainerako animaliak ehizatzea (hots, basurdeak, oreinak, orkatzak, oilagorrak, …) eta arrantza egitea (amuarrainak) ehiza-barrutietan egin behar da. Ehiza larriak kontrol handiagoa du eta harrapa daitezkeen ehizaki kopurua mugatua dago. Modu berean ibaiaren tarte batzuetan ere mugatua dago arrantza.
 
 
Ehiza eta arrantza Iratin betidanik praktikatu dira, gosea asetzeko besterik ez zegoenean, alegia. Nafarroako Erregeak ehizaldi handiak antolatzen zituen bertan, 1165. urtekoa bezalakoa: urte hartan 188 pieza lortu zituzten, horietatik 14 hartz, 22 orein eta 16 basurde.
 
     
 
© Atxatxuri Digital